pribatutasun politika | |
SASKI BASKONIA S.A.D. eta DEPORTIVO ALAVÉS S.A.D.-en pribatutasunaren babesaz eta tratatzen ditugun eta, bai on-line webgune honetan eta, kasuaren arabera, bere edozein azpi-domeinutan, microsite-ak eta/edo aplikazio mugikorretan, nahiz off-line ematen dizkiguzun datu pertsonalen erabilera zuzenaz konprometituta gaude. Mesedez, irakur ezazu adi politika hau eta ziurta ezazu ulertzen duzula eta ados zaudela, zure datu pertsonalak eman baino lehen. Politika horrekin ados ez bazaude, ez ezazu webgune hau erabili, ezta bere zerbitzuak ere, eta ez iezazkiguzu zure datu pertsonalak eman.
Gune honetan sartzeak, ematen duen zerbitzuren bat erabiltzeak edo zure datuak emateak, on-line izan edo off-line izan, zalantza barik zure baimena ematen ari zarela esan nahi du (baimen hori beharrezkoa denean), zure datuak trata ditzagun, beherago adieraziko diren helburuetarako. |
|
Trataeraren arduraduna | Trataeraren ardura duten erakundeak:
SASKI BASKONIA, S.A.D: Posta Helbidea: Carretera de Zurbano s/n – Fernando Buesa Arena 01013 Vitoria-Gasteiz (Araba), Telefonoa: +34 945 27 34 00, eta posta elektronikoa: eventos@baskoniaalavesevents.com DEPORTIVO ALAVES S.A.D: Posta Helbidea : Paseo de Cervantes s/n 01007 Vitoria-Gasteiz (Araba), Telefonoa: +34 945 13 10 18, eta posta elektronikoa: eventos@baskoniaalavesevents.com |
Datuen jatorria | Pertsona interesdunarengandik: gure webgunearen erabiltzaile bazara, zuk eman dizkiguzu datuak harremanetarako formularioen betetzean, gure produktuak edo zerbitzuak eskuratzean, edo informazio eske gurekin harremanetan jartzean. Zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean, bermatu egiten duzu datu horiek emateko ahalmena duzula eta emandako informazioa egiazkoa, doia eta eguneratua dela, ez duela kontratu bidezko mugaketarik hausten, eta ez duela hirugarrenen eskubiderik urratzen. Gainera, beste inoren izenean ez jarduteko konpromisoa hartzen duzu, webguneko zerbitzu eta edukietara sartzeko beraien erregistro-datuak erabiliz. Jakinarazten dizugu sare sozialekin konektatuta gaudela (Linkedin eta Flicker, adibidez), eta horien bidez zure datu pertsonalak eman ditzakezula. Plataforma horien Pribatutasun Politikak kontsultatzea gomendatzen dizugu.
Automatikoki gure webgunea bisitatzean: gure webgunea bisitatzean informazioa biltzen dugu cookie-en eta beste jarraipen-teknologia eta analisi batzuen bidez. Horrenbestez, zure nabigatzaileak zure datuak bidaltzen dizkio gure zerbitzariei, gure zerbitzuak optimizatzeko eta erabiltzaile gisa duzun esperientzia hobetzeko. Datu horiek automatikoki gure izenean jaso eta gorde ditzakegu, guk zein hirugarrenek. Gure cookie politika kontsulta dezakezu. Hirugarren batek interesdunaren datuak jakinaraztean: baliteke zuk zure datuak zuzenean eman ez izana, baizik eta datu horiek aurrez eman dizkiozun hirugarren batek eman izana. Adibidez: gure zerbitzuak kontratatzen dituzten enpresek gure instalazioetara bertaratzen diren langileen datu pertsonalak eman ahal dizkigute. Interesdunak hirugarrenen datuak jakinaraztean: hirugarrenen datuak ematen badizkiguzu, zure erantzukizuna da aldez aurretik datu horiek erabiltzeko baimena izatea eta, gainera, zure betebeharra da ere datu horiekin egingo dugun trataeraren berri ematea. Pribatutasun Politikaren onarpenaz ekarpen hori burutzeko baimena duzula bermatzen duzu eta, horrenbestez, interesdunak erreklamazioren bat egin ezkero, ez dugu inongo erantzukizunik izango. |
Datuen kategoriak | Tratatzen ditugun datuen kategoriak honako hauek izan daitezke: identifikazio-datuak (izen-abizenak, IFZ/IFK); harremanetarako datuak (telefonoa, posta-helbidea, helbide elektronikoa, faktura- edo entrega-helbidea); enpleguaren xehetasunei buruzko datuak (enpresa, kargua); merkataritza- eta ekonomia-datuak (eskatutako produktuei buruzko informazioa eta ordaintzeko beharrezkoak direnak: bankua, kreditu-txartela…); nabigazio-datuak (erabiltzailearen IP helbidea, bisitaren data eta ordua, gure webgunean bisitatutako orriak, erabilitako nabigatzaileari buruzko informazioa, nabigatzaile mota eta bertsioa, sistema eragilea, etab.), sare sozialetako profilei buruzko datuak. Ez ditugu datuen kategoria bereziak tratatzen. |
Helburua | Zeuk emandako datuak, bai eta kontratu zein merkataritza harremanak edo zurekin daukagun bestelako edozein harremanak iraun bitartean sor litezkeen gainerako datuak ere, hainbat helburutarako balia ditzakegu:
· Zurekin kontaktuan eta komunikatuta egoteko eta eskaerak kudeatzeko. · Erreserbatutako espazioen errentamenduaren kontratazioa kudeatzea, baita harremanetarako pertsonarekin feedback inkestak egitea ere, emandako zerbitzua ebaluatzeko. · Kontratatutako VIP esperientziaren pertsonalizazioa. · Gure instalazioen sarbideen kontrola eta kudeaketa. |
Kontserbazio epea | Harreman kontraktuala indarrean dagoen heinean eta erlazioa behin bukatuta datu pertsonalak ezabatzea eskatzen ez duzun bitartean gordeko ditugu zure datuak. Datuak ezabatzea eskatuz gero ere, zure datuak gorde genitzake beharrezko epealdietan eta euren trataera honako hauetara mugatuta: eragiten diguten lege betebeharrak betetzeko, eta/edo gure aldetiko edozein erantzukizun betetzeko, eta/edo alderdien arteko harremanetik eratorritako edozein erreklamazio egin edo defendatzeko. Arestian aipatutako irizpideez gain, datu pertsonalak kentzea bai erregistro informatikoetatik, bai paperetatik, erakundearen irizpideari jarraiki, informazioa edo dokumentazioa ezabatzea gomendatu lezaketen beharrizan logistikoen eta/edo biltegiratze espaziokoen arabera burutu daiteke. |
Legitimazioa | Zure datuak tratatzeko legitimatzen gaituen oinarri juridikoa anitza izan daiteke:
· Bezeroa bazara, harreman juridiko kontraktualaren konplimendua. Bezero potentziala bazara, harreman prekontraktualak batzen gaitu. · Erakunde gisa dugun interes legitimoak ere oinarri juridikoa da honako hauetarako: · Baskonia-Alaves Taldeko erakundeen arteko lagapenak (Baskonia Kirol Hiria SL, Deportivo Alaves SDA, Baskonia Alavés Fundazioa) · Taldeko erakundeen jardueren eta zerbitzuen jakinarazpen elektronikoak bidaltzea. · Emandako zerbitzuak ebaluatzeko feedback inkestak burutzea (harremanetarako pertsonekin soilik).
Eskatutako datuen ekarpena derrigorrezkoa da, datuok ezinbestekoak baitira harreman kontraktuala edo prekontraktuala formalizatzeko eta/edo mantentzeko, bai eta harreman horretatik eratorritako legezko betebeharrak betetzeko ere. Datuak ematen ez badizkiguzu, ezin izango ditugu aipatutako helburuak bete. |
Hartzailea | Jakinarazten dizugu ematen dizkiguzun datuak hirugarren erakunde batzuei helarazi ahal izango zaizkiela, lagatzailearen eta lagapen-hartzailearen eginkizun legitimoei zuzenean lotutako helburuak betetzeko; adibidez, honako hauei:
· Banku-erakundeei: kobrantzak eta ordainketak kudeatzeko. · Datuak jakinarazteko legezko betebeharra duten erakunde edo organismoei: adibidez, Zerga Administrazioari. |
Nazioarteko transferentziak | BASKONIA-ALAVES EVENTS-en Europar Batasunetik kanpo kokatutako zerbitzu-hornitzaileak erabili ahal izango ditugu, gure jarduerarako zerbitzu osagarriak egiteko (ostatatzea, housing, software as a service, urrutiko segurtasun-kopiak, laguntza edo mantentze informatikorako zerbitzuak, posta elektronikoaren kudeatzaileak, e-mail arrunten eta marketineko e-mailen bidalketa, fitxategien transferentzia, etab.); enpresa horiek askotarikoak izan daitezke eta denborarekin alda daitezke. Dena den, AEB eta EB arteko Privacy Shield hitzarmenari atxikitako enpresak hautatuko ditugu, edota babes-maila egokikotzat deklaratu izan diren herrialdeetako enpresak —horrek esan nahi du enpresa horiek bere burua behartzen dutela Europakoen baliokideak diren eskakizunak betetzera datuak babestearen arloan—.Nolanahi ere, datuak babesteko politika hau onartzean, baimen espresa eta garbia ematen duzu datuak enpresa horiei helarazteko, jakinik horrek nazioarteko datu-transferentzia dakarrela (Europako Ekonomia Eremutik kanpoko herrialde batera), eta baimen garbia ematen duzu transferentzia hori egiteko. |
Sare sozialak eta hirugarrenen webguneak | Gure webgunean sartutako sare sozialen ezaugarriak: gure zerbitzuek sare sozialen ezaugarri eta widget jakin batzuk izan ditzakete, hala nola “Linkedinekin konexioa” konektoreak, “Gustatzen zait” botoia, “Partekatu” botoia edo komunikabide sozialetako ohiko mini-programa interaktiboak. Ez gara horien funtzionamendu egokiaz arduratzen.
Sare sozialen erabilpen arauak: Kontuan izan gure orriaren bitartez parte hartu edo edukiren bat publikatu edo partekatzen baduzu eduki horiek publikoak izango direla, eta zure erantzukizun esklusiboa izango dela eduki horiek lege-araudia betetzea, bereziki, beste pertsona batzuen pribatutasuna errespetatuz. Nolanahi ere, erabiltzaileak indarrean dagoen legeria eta pribatutasun politika honetan adierazitakoa urratu duela hautematen bada, web orri honetatik zein sare sozialetako gure orrietatik erabiltzaileak argitaratutako edozein eduki ezabatu ahal izango dugu. Sare sozialak ez daude gure Zerbitzuetan zuzenean ostatatuta. Haiekin dituzun interakzioak beren politikek zuzentzen dituzte, eta ez gureek. Datu pertsonalen bilketari eta transferentziari, zure eskubideei, eta zure pribatutasunaren konfigurazioari buruzko informazio zehatza lortzeko irakurri sare sozial horien Pribatutasun Politika. |
Eskubideak | Bidezkoak direnean, sarbide, zuzenketa, ezabatze, trataera mugatzeko, aurka egiteko edo beste eskubide batzuk baliatu ahal izango dituzu. Pribatutasun Politika honen hasieran adierazitako posta arrunteko edo posta elektronikoko helbidean baliatu ahal izango dituzu eskubide horiek. Bi kasuetan, idatzitako eta sinatutako eskabidea bidali beharko duzu, zure NAN-aren edo pasaportearen nahiz zu identifikatuko zaituen baliozko beste dokumentu baten kopia erantsita. Zure datuak aldatzen badira, helbide berean jakinarazi beharko duzu hori. Jakinarazten ez baduzu, enpresa honek ez du inolako erantzukizunik izango.
– Sarbide eskubidea: Zer datu pertsonal tratatzen ari garen galde diezagukezu, baita datu horien kopia eskatu ere. – Zuzenketa eskubidea: Zehatzak ez diren datu pertsonalen zuzenketa eska diezagukezu edo osa ditzagula osatu beharrekoak, aitorpen gehigarri baten bidez ere bai. – Ezabatze eskubidea (ahazteko eskubidea): Zure datu pertsonalak ezabatzea eska diezagukezu honako kasu hauetan: bildu zireneko helbururako beharrezkoak ez direnean, zure baimena erretiratzen baduzu, datu horien zilegi ez den trataera egin bada edo legezko betebeharra bete ez denean. – Trataera mugatzeko eskubidea: Zure datuen trataera mugatzea eska diezagukezu, eta kasu horretan erreklamazioak egin edo erreklamazioen aurrean defendatzeko baino ez ditugu erabiliko. – Aurka egiteko eskubidea: Egin daitekeen zure datuen trataerari aurka egin diezaiokezu, trataera hori fitxategiaren arduradunaren interes legitimoan oinarritzen bada edo publizitate helburuetarako bada.
Eskaeraren bat jaso ezkero, legez ezarritako epeetan erantzungo dizugu. Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean ere egin dezakezu erreklamazioa. Egikari ditzakezun eskubideei buruzko informazio gehiago nahi izango bazenu eta inprimaki ereduak eskatzeko, Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren honako web orri honetan begira dezakezu, www.agpd.es. |