Aviso Legal

  1. Informazio orokorra

Webgune hau SASKI BASKONIA, S.A.D.-ren eta DEPORTIVO ALAVES S.A.D.-ren titularitatekoa da:

  • SASKI BASKONIA, S.A.D: Posta Helbidea: Carretera de Zurbano s/n – Fernando Buesa Arena 01013 Vitoria-Gasteiz  (Araba), IFK: A01051556, Arabako Merkataritza Erregistroan inskribatua, 559. liburukiko 54. folioan, 8. atalean, VI 2464. orrian. Telefonoa: +34 945 27 34 00, eta e-posta helbidea: suscripciones@bkndagroup.com
  • DEPORTIVO ALAVES S.A.D: Posta Helbidea: Paseo de Cervantes s/n 01007 Vitoria-Gasteiz (Araba), IFK: A01219617, Arabako Merkataritza Erregistroan inskribatua, 1467. liburukiko 148. folioan, 8. atalean, VI 4846. orrian. Telefonoa: +34 945 13 10 18, eta e-posta helbidea: suscripciones@bkndagroup.com

Webgune hau erabiltzean, baita SASKI BASKONIA, S.A.D. edo DEPORTIVO ALAVES S.A.D.-ren jabetza esklusiboko beste edozein domeinu edo eduki erabiltzean ere, Legezko Ohar honetan jasotako erabilera-baldintzak irakurri, ulertu eta inolako muga edo erreserba gabe onartu dituzula ulertuko da, baita webgune honetan bertan eskura duzun Pribatutasun Politika ere.

Baimen horrek ez ditu eragotziko webguneko zenbait zerbitzu zehatzetan aplika daitezkeen berariazko erabilera-baldintzak edo terminoak. Eta zerbitzu horietara sartzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik hori onartzea.

SASKI BASKONIA, S.A.D. eta DEPORTIVO ALAVES S.A.D.-k webgune honetan adierazten diren terminoak eta baldintzak aldatzeko eskubidea dute, baita edukiak, informazioak, eta bestelakoak osatzeko ere. Edozein unetan eta aldez aurretik ohartarazi gabe egin daitezke aldaketa hauek eta, hortaz, zentzuzko maiztasunaz kontsulta daitezela gomendatzen da, aldaketarik egin den egiaztatzeko.

Legezko Ohar honetan jasotzen diren baldintzekin ados ez bazaude, arren eskatzen dizugu web orri hau ez erabiltzea; izan ere, berriz diogu, berau erabiltzeak berarekin dakar Legezko Oharrean eta Pribatutasun Politikan jasotako lege baldintzak onartzea.

Jarduerak ez du loturarik aurretiko administrazio baimenen inolako erregimenekin, eta ez dago ezein portaera koderi atxikirik, salbu fede onari, ohiturari eta Kode Zibilari. Titularrak ez du bitartekaritza edo ostatu zerbitzurik ematen

 

  1. Webgunearen helburua

Webgune hau, nagusiki, profesionalei edo enpresei zuzenduta dago. Beraz, datu korporatiboak edo profesionalak eta enpresaren merkataritza-jarduerari buruzko datuak eskatuko dira soilik.

 

  1. Hizkuntza

Legezko Ohar hau edo Pribatutasun Politika itzuliko bagenu, nahiz tarteka webgune honetan argitara litekeen beste edozein erabilera-arau, politika eta prozedura ere, bat ez-etortzerik balego gaztelaniazko bertsioaren eta itzulitako bertsio baten artean, gaztelaniazko bertsioa nagusituko da.

  1. Jabetza intelektualaren eta/edo industrialaren eskubideak

SASKI BASKONIA, S.A.D. eta DEPORTIVO ALAVES S.A.D.-k sortutako edukiari dagokionez

Web orri honetako edukien eta elementuen titularrak SASKI BASKONIA, S.A.D. eta DEPORTIVO ALAVES S.A.D. dira. Eta, horrenbestez, hauei dagokie web orriaren eta bertako iturburu kode, testu, irudi, diseinu, logo, programa informatiko, animazio, datu base, marka, merkataritzako izen, zeinu bereizgarri, soinu edo gainerako elementu grafiko edo soinu elementu guztien eta web orriaren beraren jabetza intelektual zein industriala. Zerrenda hori ez da itxia, adibidezkoa baizik. Gainera, elementu horiek guztiak behar bezala babestuta daude, Jabetza Intelektual eta Industrialari buruzko nazioarteko zein Espainiako araudiekin bat etorrita.

Erabiltzaileak modu arduratsu eta zuzenean erabili beharko ditu edukiak, legearen, moralaren eta ordena publikoaren arabera. SASKI BASKONIA, S.A.D. eta DEPORTIVO ALAVES S.A.D.-k baimena ematen diote erabiltzaileari web orri honetan dagoen informazioa ikusteko, eta baita erreprodukzio pribatuak egiteko ere (deskargatu, eta bere sistema informatikoetan gordetzeko jarduera arrunta), baldin eta elementu horiek soilik erabilera pertsonalerako badira, edo soilik kazetaritza helburuekin erabiltzen badira; bi kasuetan, SASKI BASKONIA, S.A.D. eta DEPORTIVO ALAVES S.A.D-ren web orriaren osotasuna errespetatuz eta jatorrizko iturria web orria dela egiaztatuz. Beraz, erabat debekatuta egongo da bere izaeraren kontrako edo okerreko erabilera ematea.

Aurreko paragrafoan espresuki xedatutako helburuez gainera, debekatuta dago web orria erabiltzea, banatzea, aldatzea, hirugarrenei uztea, erreproduzitzea, eraldatzea edo publikoki jakinaraztea, zeinahi baliabide eta teknologia baliatuz. Horretarako, ezinbestekoa izango da SASKI BASKONIA, S.A.D. eta DEPORTIVO ALAVES S.A.D.-ren aldez aurretiko adostasun adierazia. Hala, testu honen aurkako zeinahi jardunek jabetza industrial eta intelektualeko eskubideen araudia urratzea ekarriko du.

SASKI BASKONIA, S.A.D. eta DEPORTIVO ALAVES S.A.D.-k beretzat gordetzen dute bere eskubideak defendatzeko beharrezkoak diren lege ekintza guztiak gauzatzeko aukera.

  1. Segurtasuna

Webgune honetan, segurtasun-neurri behar beste egokiak hartu ditugu, datu pertsonalak dituen informazioaren konfidentzialtasuna, integritatea eta eskuragarritasuna ziurtatzeko. Nolanahi ere, erabiltzaileak jakin behar du sistema informatikoen segurtasun-neurriak ez direla guztiz fidagarriak Interneten. Ondorioz, ezin bermatu dezakegu birusik ez dagoenik edota erabiltzailearen sistema informatikoetan (softwarean eta hardwarean) edo horietan jasotako dokumentu elektronikoetan eta fitxategietan asaldurak sor ditzakeen bestelako elementurik ez dagoenik.

 

  1. Erantzukizuna

SASKI BASKONIA, S.A.D. eta DEPORTIVO ALAVES S.A.D.-ren helburua da web orri hau ahalik eta eraginkortasun handienarekin ibiltzea, eta bere sorreran finkatutako helburua betetzea. Hala ere, ezin dute bermatu webgunea eta zerbitzaria birusik gabe daudenik, eta ez dira erantzule egiten webgunera sartzeak eragindako kalteengatik, ez eta bertara sartzeko ezintasunagatik, edo ordenagailuan, erabiltzailearen sistema informatikoan, zein bertan biltegiratutako fitxategietan horien bertsio eguneratu gabeak edo funtzionamendu txarra emateagatik sortu daitezkeen kalteengatik ere.

Titularrak ez ditu bere erantzukizunpean hartuko web orriko akats tipografikoak, formalak edo zenbakizkoak, ez eta bertako informazioaren zehaztasunik ezak edo funtzionamenduan izan daitezkeen disfuntzioak edo irregulartasunak ere.

Erabiltzaileak web orri hau modu leial eta legezkoan erabiltzeko konpromisoa hartuko du, trafikoari buruzko erabilera eta legeekin bat etorrita. Era berean, debekatuta dago SASKI BASKONIA, S.A.D. eta DEPORTIVO ALAVES S.A.D.-ren edo hirugarrenen irudi, interes edo eskubideei kaltea eragin diezaiekeen zeinahi jokamolde, eta baita web orri honen ohiko erabilera galarazi, ezdeus bihurtu, gainkargatu edo eragotziko duen zeinahi jokamolde ere.

SASKI BASKONIA, S.A.D. eta DEPORTIVO ALAVES S.A.D.-k beretzat gordetzen du web orri honetan agertzen diren baldintzak aldatzeko eskubidea, bai eta noiznahi eta aurretik jakinarazi gabe edukiak, informazioak… ugaltzeko eskubidea ere. Eta, horrenbestez, baldintzei maiz erreparatzeko gomendatzen du, aldaketaren bat izan ote den jakiteko. Komenigarria da zeuk ere web orriaren erabilerari buruzko legezko ohar eta baldintza berri guztiak irakurtzea. Hala egin ezean, web orria erabiltzeari eta bertara sartzeari uko egin beharko diozu, eta ez diozu erantzukizunik leporatuko SASKI BASKONIA, S.A.D. eta DEPORTIVO ALAVES S.A.D.-ri. Erakundeak beretzat gordetzen du web orriko edukietarako eta bertan emandako zerbitzuetarako sarbidea bertan behera uzteko eskubidea.

 

b) Hirugarrengoen linkak edo estekak.

SASKI BASKONIA, S.A.D. eta DEPORTIVO ALAVES S.A.D.-ren jabetzako web orriek beste baliabide batzuetarako edo hirugarrenen web orrietarako sarbidea edo esteka eman dezakete, baldin eta interesgarritzat jotzen badira edo gure web orrietako zerbitzuak emateko beharrezkoak badira. Dena den, web orri horiek ez ditugu inola ere geuk kontrolatzen.

Esteka horien helburua Internet bidez interesekoak diren baliabideen bilaketa erraztea izan liteke edo gure web orrien zerbitzu jakin batzuen kudeaketa egitea; esaterako:

  • Sare Sozialetarako konektoreak (Linkedin, Flicker…)

 

Nolanahi ere, orri horiek ez dira SASKI BASKONIA, S.A.D. eta DEPORTIVO ALAVES S.A.D.-ren jabetzakoak, eta erakundeek ez dituzte bertan jasotako edukiak berrikusten. Horregatik, ez dira horien erantzule izango, ez eta orri horietan eskainitako edo erabilgarri dauden zerbitzuena, estekatutako orriren funtzionamenduarena, bertan egin litekeen datuen erabilerarena edo arau urratzeena, edo web orri hura erabiltzeagatik edo bertara sartzeagatik eragin litezkeen kalteen erantzuleak ere. Beraz, esteka jartzeak ez du esan nahi inolako harremanik dagoenik gure enpresen eta eduki horien titularrak diren pertsonen edo erakundeen edo argitaratuta dauden web orrien artean.

Horrenbestez, SASKI BASKONIA, S.A.D. eta DEPORTIVO ALAVES S.A.D.-k ez dute bere gain hartuko estekatutako web orrietako inolako erantzukizunik, eta ez dute haien funtzionamenduaren, edukien edo zerbitzuen ardura izango, ez eta web orri horietan egon litezkeen bestelako esteken ardura ere.

Orri horietan zure datu pertsonalak idatzi aurretik, arren eskatzen dizugu dagozkion Legezko Oharrak, eta bereziki, orri horien Pribatutasun Politikak irakurtzeko. Eta zalantzaren bat izanez gero, jarri zuzenean harremanetan gune horiekin, euren pribatutasun politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.

Erabiltzaileak jakingo balu estekatutako orri baten bidez gauzatutako beste zeinahi jarduera, zerbitzu edo eduki legez kanpokoa edo desegokia dela, berehala eman beharko dio horren berri SASKI BASKONIA, S.A.D. eta DEPORTIVO ALAVES S.A.D.-ri, hala badagokio erakundeek egokitzat jotako neurriak har ditzaten.

 

c) Estekak webgune honetara hirugarrenen webguneen bitartez.

Pertsona edo erakunde batek hiperesteka bat egin nahi badu beste webgune batetik, honako baldintza hauek bete beharko ditu:

  • Espresuki debekatuta dago BASKONIA-ALAVES EVENTS webguneko orri bat aurkeztea horietakoa ez den beste batean (“framing” izeneko teknikaren bidez edo antzeko ondorioak dituen beste edozein teknikaren bidez), eta webgune horren bidez hedatutako edozein eduki beste webgune batean sartzea (“in line linking” izeneko teknikaren bidez, edo antzeko ondorioak dituen beste edozein teknikaren bidez) berariazko baimenik gabe.
  • Esteka ezartzen duen webguneak ez du SASKI BASKONIA, S.A.D. eta DEPORTIVO ALAVES S.A.D.-ren logotipoa, ikonoa, marka, izen komertziala, establezimendu-errotulua, izena, eslogana edo bestelako zeinu bereizgarririk izango, salbu eta erakunde hauek berariaz baimentzen badute.
  • Nolanahi ere, “Hiperesteka” ezartzeak ez du esan nahi BASKONIA-ALAVES EVENTS-en eta hiperesteka jartzen duen webgunearen edo honen titularraren artean harremanik dagoenik, ezta hiperesteka hori ezagutzen eta onartzen denik ere. SASKI BASKONIA, S.A.D. eta DEPORTIVO ALAVES S.A.D. ez dira “hiperesteka” ezartzen duen webgunearen edukien eta zerbitzuen erantzule, ezta horietan jasotako informazio eta adierazpenen erantzule ere.
  • Hiperesteka ezartzen duen webguneak ez du izango moralaren eta ordena publikoaren aurkako informazio edo eduki ez-zilegirik, ez eta hirugarrenen eskubideen aurkako edukirik ere.
  • BASKONIA-ALAVES EVENTS-en webgunera bideratutako hiperestekak hasierako orrira edo atal baten orri nagusira estekatu behar dira.

 

  1. Publizitatea

Webguneak eta bertan dauden azpidomeinu, mikrosite eta/edo azpiatal guztiek, eta baita SASKI BASKONIA, S.A.D. eta DEPORTIVO ALAVES S.A.D.-ren jabetzako aplikazio mugikorrek ere, publizitate-edukiak izan ditzakete edo babestuta egon daitezke. Iragarleak eta babesleak dira bidalitako materialek kasuan kasuko legeria eta baimenak betetzen dituztela ziurtatzeko ardura duten bakarrak. Webgunearen titularra ez da erantzule izango publizitateko edukiek edo babesleek izan dezaketen edozein akats, zehaztasun falta edo irregulartasunen aurrean, ezta sor ditzaketen sentsibilitatearen kalteen aurrean ere.

 

  1. Komunikazio komertzialak eta publizitate-edukiak

SASKI BASKONIA, S.A.D. eta DEPORTIVO ALAVES S.A.D.-k beren erabiltzaileei jakinarazten diete, aurretiazko kontratu-harremana izanez gero, gure jarduerei, produktuei eta/edo zerbitzuei buruzko informazioa bidaliko diegula (baita komunikazio elektronikoen bidez ere), gure interes legitimoan oinarrituta. Horrelako jakinarazpen elektronikorik jaso nahi ezean, arren bidali mezu elektroniko bat suscripciones@bkndagroup.com helbidera.

Mota horretako jakinarazpenak bidaltzeko baimena ukatzeak ez du baldintzatzen zure datuen trataera, Pribatutasun Politikan deskribatutako gainerako xedeetarako. Bezeroa ez bazara, horrelako publizitate-jakinarazpenak eta/edo jakinarazpen komertzialak medio elektronikoen bidez bidaliko dizkizugu soilik, beti ere baimena ematen badiguzu. Horretarako, gure web-orrian espresuki xede horrekin dagoen aukeran klik egin behar duzu.

 

  1. Sare Sozialak

Gure webguneek sare sozialetarako konektoreak dituzte. Erabiltzaileak sare sozial batekin elkarreragitea aukeratzen duenean, horrek gure webguneetan edo gure aplikazio mugikorretan duen jarduera sare sozialaren esku jarriko da. Cookie-en bidez datuak bil daitezke ere, hala nola IP helbidea edo gure webguneetan bisitatzen diren orriak.

Gure webguneetako bat bisitatzean erabiltzaileak sare sozial horietako batean saioa hasi ezkero, sare sozialak informazio hori gorde dezake, eta informazioa sare sozialera transferituko da. Datu-transferentzia hori egitea nahi ez baduzu, gure webgune edo aplikazio mugikorretan sartu aurretik sare sozial horietako saioak itxi beharko dira. Izan ere, ez dago gure esku konektore sozialen bidezko datu bilketa eta transferentzia horretan eragitea.

Sare sozialak ez daude zuzenean gure zerbitzuetan ostatatuta. Haiekin duzun interakzioa haien politikek arautzen dute, ez, ordea, gureek. Datu pertsonalen bilketari eta transferentziari, zure eskubideei, eta zure pribatutasunaren konfigurazioari buruzko informazio zehatza lortzeko irakurri Sare Sozial horien Pribatutasun Politika.

 

  1. Aplikatu beharreko legeria, jurisdikzioa eta eskumena

Baldintza hauek edo web orri honetako zerbitzuekin lotutako zeinahi auzi interpretatzean gatazkaren bat edo eztabaidaren bat sortuz gero, Espainiako jurisdikzioa eta araudia izango da aplikagarria, eta eskumena duten epaitegiak, berriz, Gasteizkoak izango dira.

Privacy Preferences
When you visit our website, it may store information through your browser from specific services, usually in form of cookies. Here you can change your privacy preferences. Please note that blocking some types of cookies may impact your experience on our website and the services we offer.